San Silbestre kroseko izen-ematea zabaldu dute Lazkaon
Bederatzigarren edizioa izango du eta abenduaren 31n jokatuko da. Izena eman daiteke jada. Proba nagusiaz gain, umeentzako lasterketak ere izango dira.

Abenduaren 31n IX. San Silbestre korrika proba herrikoia jokatuko da, Lazkaon, 12:30ean hasita. 5,3 kilometroko ibilbidea izango du, 14 urtetik gorakoentzat. 6tik gorako haurren lasterketak ere izango dira.
Dagoeneko eman daiteke proban parte hartzeko izena Rockthesport.com gunearen bitartez.