Toti Martinez de Lezea euskal mitologiaz ariko da
Zerainlab egitasmoak antolatutako zikloan ariko da idazle arabarra; bi musikari izango ditu lagun aurkezpenean.

Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak euskal mitologiaren inguruko hitzaldia eskainiko du etzi Zeraingo elizan, 18:30ean, Zerainlabek antolatutako udazken kulturalaren barruan. Idazleak musikaz lagunduta emango du hitzaldia: Edurne Zabalo klarinetejoleak eta Ainhoa Enatarriaga pianojoleak ere hartuko dute parte.