Ana Apika ipuin kontalaria Lazkaon ariko da bihar
LAZKAO // Ana Apika kontalariak Paperezko zirkua kontaketa egingo du, bihar, Lazkaon, udalak antolatuta. Lau urtetik aurrerako umeentzat gomendatuta dago. Udal liburutegian izango da kontakizuna, 17:00etan hasita. Ipuina zirkuari buruz eta bertako pertsonaiei buruz da. Haien bizitzen zatiak erabiliko ditu ipuinak lotzeko eta balio unibertsalak lantzeko: laguntasuna, adeitasuna edo elkarri laguntzea, norberaren baliotik eta baloraziotik abiatuta.













