Coworking espazioa sortzeko azken lanak
Udaletxeko ganbaran coworking espazioa egokitzen ari dira; lanak bukatzear daude. Interesa dutenek izena eman behar dute.
Itsasoko udaletxeko ganbara aretoan coworking espazioa hornitzeko lanetan dabiltza, OM arkitektura gabinetearen eskutik. Lanak amaitzear daude eta bizpahiru aste barru erabilgarri egongo da herritarrentzat. Gorka Sasieta batzordeburuak azaldu duenez, erabiltzaileek urteko 25 euroko kuota ordainduko dute eta itsasoarrek izango dute lehentasuna. Interesa dutenek udalarekin jarri behar dira harremanetan izena emateko.