Gabonetako Aralarko ibilaldi magikoa bertan behera
ATAUN // Jentilbaratza kultur elkarteak atzo jakinarazi zuen bertan behera utzi duela abenduaren 20rako Aralarren egitekoa zen jarduera. Olentzeroren eta Maridomingiren bilera, haurrentzat basoko antzezpenak berreskuratzekoa zen. Covid-aren egoeragatik ezeztatu dute.













