Herri bideetako lehen auzolana zapatuan izango da Gabirian
GABIRIA // Gabiriako Udalak bi auzolanetarako deia egin du, herri bideak eta bazterrak garbitzeko. Lehenbizikoa larunbat honetan egingo dute, Ardantzatik Madariagara bitarteko bidean. 08:30ean elkartuko dira. Bigarren hitzordua abenduaren 18rako jarri dute, Errotaetxetik meategietara doan errepidean, ordu berean.












