Lazkaoko Musika Bandak kontzertua egingo du bihar
Santa Zeziliaren omenezko saioa egingo dute larunbatean, Arerian. Ikasturte berriko estraineko emanaldia dute jendaurrean.
Lazkaoko Musika Bandako kideak, 2019an, pandemia aurretik ateratako taldeko argazkian. Musikarien eguna astelehenean ospatu ondoren, Lazkaoko Musika Bandak data horren ohoretan ikasturteko lehenengo kontzertua antolatu du. Areria antzokian izango da emankizuna, bihar 19:00etan hasita. Sarrerak, aurrez, udaletxean eskatu behar dira. Ordu eta erdiko iraupena izango du musika emanaldiak.













