Aranburu Oinetakoen agurra, bertsotan
Beasaingo Aranburu Oinetakoak dendak agur esan du, 104 urteren ondoren. Erakusleihoan bertso bat jarri dute, esker onez.
Beasaingo dendarik beteranoenetako bat izan da Aranburu Oinetakoak. 1917an zabaldu zuten, eta geroztik, 104 urteko ibilbidea egin du, gaur arte. Izan ere, saltoki historiko honek gaur itxi ditu ateak, betiko.
Agur moduan, Habanera doinuan egindako bertso bat jarri dute, dendaren erakusleihoan. Bertan, beasaindar guztiei eskerrak emateaz gain, herrietako dendetan kontsumitzeko deia egiten dute, haiek ere beste 104 urtez bizi daitezen.