Urolak De Arriba delegatu ohia omendu du
Hogeita sei urtez Urola Kirol Elkarteko bazkide eta delegatu izan zen Luis de Andres, eta klubak omenaldia egin nahi izan dio.
Urola Kirol Elkarteak omenaldia egin dio gaur Luis de Arribas, 26 urtez taldeko delegatu izandakoari. Urolak Arrasateren kontra jokatu duen partidaren atsedenean egin dute omenaldia, Argixao zelaiko berdegunean bertan. De Arribasen emaztea, alaba eta biloba, hiru belaunaldi atera dira zelaira, eta klubeko ordezkariek plaka oroigarri bat, argazki bat, lore sorta eta Urolaren kamiseta bat oparitu dizkiete. Klubean ibilitako jendearen artean, De Arribas “oso pertsona maitatua” zela gogorarazi dute.
Bestalde, gaurko zozketarekin ateratako dirua, Endika Altzelaik gaixotasun arraroen ikerketarako dirua biltzeko hasi duen kanpainara bideratuko du klubak.