Dokumentala eta hitzaldia Zaldibian, A-3 girotzeko
ZALDIBIA // Euskararen Egunerako ekitaldi batzuk prestatzen ari dira Zaldibian, ostiralerako. Aurrez, ordea, bi emanaldi egingo dituzte girotzeko. Bihar, Iparra-Hegoa elkartearen eskutik, Kutxabira dokumentala emango dute. Etzi, osteguna, Gorka Garmendiak Euskararen arima hitzaldia egingo du. Bi saioak udaletxepeko aretoan izango dira, 18:30ean hasita.













