Txan magoaren ikuskizuna bertan behera gelditu da
URRETXU // Txan magoa abenduaren 5ean egitekoa zen ikuskizuna bertan behera gelditu da. Ekitaldi hau Haurren aurrean helduok heldu dinamikaren barne antolatu zuten. Gainontzeko ekitaldiak aurrera aterako dira. Gaur, 6-9 urteko haurrentzako jolasak egongo dira: 17:00etatik 19:00etara, Zelai Arizti parkean. Bihar, 17:00etatik aurrera, bertso saio motzak egongo dira Zumarragako parkeetan.













