Miguel Caverorentzat, Argazpiren rallyko sari nagusiak
Miguel Cavero Carazo Argizpi Argazkizale Elkartearen argazki rallyan jaun eta jabe izan zen. Ordiziarrak lehen saria eta odolki kofradiaren sari berezia bereganatu zituen. Hala, 200 euroko sariaz eta garaikurraz gain, odolki sorta bat eta datorren urteko azoka bereziko kartelerako argazkia izatea lortu zituen. Jose Miguel Romero Barco izan zen bigarrena eta Omar Igual Marcos, hirugarren. Lourdes Losada Prado izan zen beasaindarrik onena.
200 argazki baino gehiago aurkeztu ziren denera lehiaketara. Beasaingo odolkia, terrazak, paraleloak, egurra eta gako baxua izan ziren argazkietarako gaiak. 34 argazkilarik hartu zuten parte. Goierritarrak ziren erdiak. Adin ezberdinetako jendea lehiatu zen, gainera. Enara Cid izan zen gazteena eta Argazpi elkartearen aipamen berezia jasozuen horregatik.













