Jon Sarasua euskarari buruz ariko da gaur Zeraingo elizan, 18:30ean
ZerainLab elkarteak antolatutako udazken kulturaleko azken ekintza gaur izango da. Euskararen Nazioarteko Eguna bihar izango da eta hain zuzen euskara izango da gaurko jardueraren oinarria. Jon Sarasua bertsolari, idazle eta irakasleak Euskararen egunak, bezperak eta biharamunak hitzaldia eskainiko du Zeraingo elizan, 18:30ean. Aretxabaletan jaioa, kazetaritza eta soziologia ikasi zituen Bilbon, eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea da egun Sarasua. Gazte hasi zen bertsolaritzan. Euskalgintzan eskarmentu handikoa, ibilbide oparoa izan du eta azken urteotan euskararen geroaz hainbat lan eta gogoeta plazaratu ditu. 2013an Hiztunpolisa liburua argitaratu zuen, euskaltasunaren norabideaz. Zeraingo hitzaldian ere euskara izango du abiapuntu, euskararen egunaren bezperan.













