Mugikortasunaren eta energiaren inguruko 2. saioa
IDIAZABAL // Energia eta mugikortasuna. Etorkizuneko gakoak Goierrin erakusketa ibiltarian Idiazabalen dago, udaletxeko areto nagusian. Atzo lehenengo saioa izan zen, eta gaur izango da bigarrena eta azkena. 16:00etatik 18:00etara hezitzaile bat egongo da gaiari buruzko azalpenak herritarrei emateko. Goiekik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako erakusketa da.













