Eliteko pala txapelketaren finalaurrekoak eta finala asteburuan
Olaberriko VII. Eliteko Pala Txapelketa asteburu honetan ebatziko da. Finalaurrekoak gaur eta bihar jokatuko dira, eta finala igandean. Lehengo asteburuan, final-laurdenetako bi neurketa izan ziren Olaberriko udal pilotalekuan han jokatuko dira partida guztiak.
Roman Maldonado argentinarrak Zierbenan bizi da duela urtebetetik eta Labiano lesionatuaren ordez jokatu zuen Xabier Zenigaonaindiak 20 eta 40 galdu zuten, estreinakoan. Jagoba Madariaga bizkaitarrak eta Javier Intsausti nafarrak, ordezkoaren gain jarri zuten jokoaren zama, eta emaitza onuratsua atera.
Finalaurreko partidan, gaur 19:30ean, Justin Dardenne baionarra eta Sylvain Brefel okzitaniarra izango dituzte aurkari. Txapelketako faborito handienak dira.
Bigarren finalaurrekoa bihar 19:00etan jokatuko dute, lehengo zapatuan sailkatzea lortu zuten Carlos Baeza espainiarrak eta Imanol Ibañez bizkaitarrak, batetik, eta Mikel Sanz iruindarrak eta Emiliano Skufca argentinarrak, bestetik.
Parekatuagoa izan zen final-laurdenetako bigarren neurketa. Baezak eta Ibañezek 40 eta 32 irabazi zieten Mikel Laskoiti eta Alfonso Etxabarren iruindarrei. 30na berdinduta iritsi ziren partida bukaerara. Tanto gogorrak eta piloteatuak ondu zituzten.
Final handiaren bila
Pala motzean ari dira Olaberriko Elite Txapelketa jokatzen. Denboraldiaren hasiera da, eta urteko lehenengoetariko lehiaketa. Espainiako Txapelketa prestatzeko hartu dute palari onenek, eta maila goreneko pilotari taldea batzea lortu dute Olaberriko Pilota Taldeko antolatzaileek.
Dardenne-Brefel eta Madariaga-Intsausti lehenengo (gaur, 19:30ean), eta Sanz-Skufca eta Baeza-Ibañez (bihar, 19:00) finalaurrekoak jokatuta, bietako garaileek final handia igandean 12:00etan jokatuko dute, Olaberrian bertan. Zaletasuna pizteko helburua du txapelketak, eta erakusgarri onena jarri dute.