Urtezahar egunera arte iraungo duen kanpaina bat jarriko du martxan Ordiziako Udalak.
Aittu! Euskara Elkarteak TicketBai fakturazio sistema jarri beharrean diren erakundeei eta eragileei "urratzaile" izateko eskatu die. Beasaingo Udalak diruz lagunduko du
Iñigo Urkullu lehendakariak esan du «ziurtagiria erabili ahal den espazio guztietan erabiltzea» duela helburu Eusko Jaurlaritzak; besteak beste, ospitaletara edo zahar egoitzetan bisitan joateko, gimnasioetan edo kirol jarduera egiten den beste espazio itxietan, eta ostalaritzako beste esparru batzuetan.
Patxi Epelde Ordizian bizi zen artistak medikuntza ikasketak hasi zituen, baina azkar ohartu zen artea izango zela bere bizibidea. 2019an hil zen. Orain Ordizian ikusgai jarri dituzte haren ehun bat lan.
Euriak ez du euskararen sua itzali. Baina piztuta mantentzeko hiztunak behar ditu. Aittu! Euskara Elkarteak aukera baliatu du Xabier Castillo Xeberri omentzeko. Berea da Bagare abestia. Teresita Irizar Aranbururi ere aitortza egin diote.
Mailaka eta txandaka banatuta euskarazko kantuak abestu eta dantzatu dituzte.
Eskola-umeak izan dira lehenbizikoak euskararen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzen. Lazkaon, San Benito ikastolako haur saldo handia irten da kalera. Multzoka, jende pilaketak saihestuz, kantua hartu dute euskararen aldeko mezuak zabaltzeko bitarteko.
Gurutze Arruebarrena eta Iker eta Xabi Gonzalez ama-semeek 'Hizkuntza birusa' deituriko lana idatzi dute. 100 euroko erosketa bonua jaso dute saritzat.
Euskararen Egunak hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, euskaldunek haien artean euskaraz hitz egin dezaten. Beasaingo Balerdi-Iraeta eta Urretxuko Kerexeta-Mateo familiak etxean eta kalean dituzten hizkuntza ohiturez aritu dira hizketan, Xabi Ormazabal begirale lazkaotarra gaztetxoen astialdi garaian ikusten dituen joerez eta Eresti Oiarbide gabiriarra herrian sumatzen dituen aldaketez. 'Haurren aurrean, helduak heldu' ariketa soziala abenduaren 5ean bukatuko da.
'Martin Zalakain' dantza ikuskizuna Beasainen itzuliko da, abenduaren 12an. Sarrerak udal liburutegian eta Antzizar kiroldegian daude salgai
Haur eta hirugarren adineko herritarrei bideratutako saioak egongo dira; Euskal Artzain Txakurren erakustaldia ere bueltan da
Goizeko ordutegia izango du, baita jai egunetan ere. Hurrengo larunbatean, hilak 11, igerileku handia erabiltzaileentzat itxita egongo da, igeriketa jardunaldi bat egitekoa delako. Legazpiko kirol instalazioetan Mugiment txartela erabili daiteke.
Brunet ingeniariak duela 140 urte egindako erretratuak dira, Goierriko herrietako argitaratu gabeko zaharrenak. Kultur etxean jarri dute erakusketa, abenduaren 17ra arte. Martin Garcia historialari eta biltzaileak hitzaldia egingo du 10ean.
Lazkaoko mendi elkarteak lehenbiziko aldiz antolatu du rallya, eta zortzi partaide izan dira. Bigarren saria Jose Miguel Romerok eta hirugarrena Asier Ruizek jaso dute.
Beasaingo Ernaik «herriko gazteen artean euskarari bultzadatxo bat emateko» bertso-triki-poteoa antolatu du larunbaterako. Ernaik euskara lehen aukera izatea nahi du.
Urteen poderioz aldaketak izan ditu, eta garai bateko Oiangu nolakoa zen ahaztu ez dadin, argazki zaharren bilketa egin dute Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ordiziako Udalak elkarlanean, izoztutako oroitzapenak baitira argazkiak.
Gure Eskuk, Kataluniako eragileekin batera, Pirinioak alderik alde argiztatuko ditu erabakitzeko eskubidearen alde. Uztailaren 2an izango da. Herritarrak aktibatu nahi dituzte
Azoka berezia egin dute bihar Loinazko San Martin plaza azpian.
Bareakek 50 euroko balioa duten bonuak 40 eurotan salduko ditu urtarrilaren 5era arte.