Argizpi elkartea, Ligako euskal elkarterik onena
Beasaingo Argizpi argazkilaritza elkarteak lehen postua eskuratu du puntu bateko aldearekin, berriro ere, Ligako euskal elkarterik onenaren postua eskuratuz. Horrez gain, Argizpiko hiru bazkide lehen hamar onenen artean sailkatu dira. Agustin Gurrutxagak lortu du lehen postua, Oscar Mansok hirugarrena eta Javier Quirosek 6.a
Urtea amaitzearekin batera, Euskal Herriko Argazkilaritza Federazioak antolatutako Euskadiko Lehen Argazkilaritza Ligaren emaitzak argiratu dituzte. Urte hasieratik lehen postuetan ibili ondoren, eta azken txanpan, lehen eta bigarren postuetan ibili ondoren, azkenean, Beasaingo Argizpi argazkilaritza elkarteak lehen postua eskuratu du puntu bateko tartearekin. Honela, Ligako euskal elkarterik onena izendatu dute berriro ere.
Horrez gain, Argizpiko hiru bazkide lehen hamar onenen artean sailkatu dira. Agustin Gurrutxagak lortu du lehen postua, Oscar Mansok hirugarrena eta Javier Quirosek 6.a. Aurten, Argizpiko 13 kidek hartu dute parte ligan.