Arrastaka mendi taldearekin, Kartxela eta Lakhura mendietara irteera
Beasaingo Arrastaka Mendi Taldeak abenduaren 18 eta 19rako Belagoako Haranera antolatu du irteera.
Beasaingo Arrastaka Mendi Taldeak abenduaren abenduaren 18 eta 19rako Belagoako Haranera antolatu du irteera. Belagoako aterpetxe zaharberritua (Izaba / Nafarroa) abiapuntu hartuta, hilaren 18an, Kartxelara (1.982m) igoko dira. “Altura handirik izan gabe, une honetako baldintzetan (elurra egin du berriki, tenperaturako negu girokoak dira, etab.) goi-mendiko igoera bilakatzen da tontor honetara igoera. Pioleta eta kranpoiak erabiltzea ezinbestekoa izango da. Gailurrak Belagoako Haraneko eta Nafar Pirinio osoko ikuspegi zoragarria eskaintzen du”.
Hurrengo egunean, berriz, hilak 19, Lakhura mendira (1.877m) igoko dira. “Lakhura Kakueta eta Ehüjarreko arroilen artean dagoen mendia da. Ikusmira zoragarria dauka honek ere”.
Irteeran parte hartzeko interesa dutenak abenduaren 14, asteartean, arratsaldeko 19:30ean Ehunmilak- Arrastakaren lokalean egingo den bilerara joan beharko dira “irteerari buruzko xehetasunak zehaztu eta zalantzak argitzeko. Informazio gehiagorako gure webgunea bisita dezakezue www.arrastaka.net, edo deitu telefono zenbaki honetara egun eta ordu berean: 646 855 620”.
Irteera honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatu txartela izatea.