Bruneten XIX. mendeko Goierriko argazkien erakusketa, Lazkaon
Goierriko Lemniskata zientzia sareak atondu duen XIX. mendeko Brunet bilduma Lazkaon dago ikusgai. Ostegunean zabaldu zuten erakusketa ibiltaria, eta abenduaren 17ra arte kultur etxeko aretoan egongo da.
Jose Brunet Berminghan ingeniariak XIX. mendearen azken laurdenean Goierrin ateratako erretratuak dira, asko orain arte inoiz argitaratu gabeak. Guztira 51 argazki daude, herrika banatuta. Tartean, Lazkaoko hiru argazki zahar daude. Desagertutako elementuak, eraikinak eta eraldatutako Goierriko paisaiak ikus daitezke irudietan.
Martin Garciaren hitzaldia
Erakusketa ikusteaz gain, Martin Garciak Argitaratu gabeko Goierriko argazkirik zaharrenak. XIX. mendeko Brunet bilduma hitzaldia egingo du ostiralean, 19:00etan, aretoan bertan. Gaztelaniaz ariko da.
Liburua erosteko aukera ere badago erakusketan (15 euro).













