'Euskararen espazioan, odyssea' tailerra, larunbatean
EZKIO // Igartubeiti Baserri Museoak Euskararen espazioan, odyssea familia tailerra antolatu du larunbaterako, abenduaren 3an izandako euskararen nazioarteko egunaren harira. Andoni Salamero idazle eta olerkariak eskainiko du emanaldia. 16:30etik 18:30era izango da eta 3 euroko kostua izango du. Familia txartela aurkezten dutenek deskontua izango dute. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da 943 72 29 78 edo 618 004 131 zenbakietara deituta.













