Larrearen organo eta ahots kontzertua Azpeitian da gaur
GABIRIA // Valentin Larrea Iturbe musikariaren (Gabiria, 1876 Iruñea, 1970) organorako eta kanturako obraren kontzertua Azpeitian egingo dute, gaur, 17:30ean, Soreasuko Sebastian Deunaren elizan. Beran estreinatu eta Durangon ere eman ondoren, hirugarren saioa dute Ignacio Arakistain organistak eta Xabier Barriola tenoreak. Egunotan, diskoa grabatzekoak ere baziren, Azkoitian.












