Ordiziako Dorrea etxeko ikasgela berriz ere martxan
Ikasgela erabiltzeko interesa dutenek abenduaren 14a bitartean egin dezakete eskaera arreta bulegoan zein udaltzainetan.
Pandemia garaian itxita egon ondoren, berriz ere erabilgarri egongo da Ordiziako ikasgela. Astelehenetik igandera egongo da zabalik (07:00-21:00). Dorrea etxeko ikasgela erabiltzeko interesa dutenek abenduaren 14a bitartean egin dezakete eskaera arreta bulegoan zein udaltzainetan. Eremuaren erabilera egokia bermatzeko 10 euroko fidantza ordaindu behar da. Hori bai, kirol taldeek lehentasuna izango dute bilerak dauden egun eta ordutegietan. Covid-ari aurre egiteko neurriak hartu beharko dira.