Podologo zerbitzua, hileko hirugarren astelehenetan
IDIAZABAL // Adinetxe Idiazabalgo Jubilatuen Elkarteak jakinarazi duenez, aldaketa bat egon da podologo zerbitzuan. Abenduaren 20tik aurrera, hilabeteko hirugarren astelehenetan izango da zerbitzua. Beraz, hurrengo egunak abenduaren 20an eta urtarrilaren 17an izango dira. Hitzordua hartu nahi dutenek Adinetxe elkartearekin jar daitezke harremanetan.













