Urretxuk euskararen kalitate ziurtagiria eskuratu du
URRETXU // Euskararen eguna era ezin hobean ospatu dute Urretxuko udaletxean: udalak Bikain kalitate ziurtagiria jaso du, zilarrezkoa. Urretxuko udalak lehen aldiz parte hartu du prozesuan. Bikain ziurtagiria ofiziala eta publikoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu.












