Zaldibiako irakurle taldekoak bihar elkartuko dira
ZALDIBIA // Olga Tokarczuk idazle poloniarraren Erabili goldea hilen hezurren gainetik eleberria landuko dute Zaldibiako Irakurle Taldean. Bihar egingo dute udazkeneko juntadizoa, 19:00etan, Karreane kultur etxeko ganbaran, Karmele Etxabek gidatuta. 2018ko Nobel Saria irabazi zuen Tokarczukek lan horrekin. Amaia Apalauzak euskaratu zuen, eta Elkar etxeak 2020an argitaratua.













