Oscar Palacio eta Alvaro Garcia gailendu dira Goierri Rallyesprintean
Bigarren geratu dira Ivan Altuna eta Estibaliz Armendariz, eta hirugarren, Gorka Izagirre eta Naia Lasagabaster. Eguraldiagatik, ohi baino ikusle gutxiago egon da, baina lasterketari, ezbeharrik gabe eta guztia ondo joan da.
Euripean, baina aparteko ezbeharrik gabe jokatu da gaur VII. Goierri Rallyesprinta, edo zehatzago izateko, “zazpi eta erdigarren edizioa, iaz bertan behera utzi behar izan genuen edizioari keinu eginez”, argitu dute Ikullu Razing Eskuderia probaren antolakuntzako kideek. Lasterketaren bezperan, euriaren eraginez, ibilbidearen puntu batean luizi txiki bat gertatu zen, baina antolakuntza taldea lanean aritu zen, gaurko, errepidea baldintza egokietan ipintzeko, eta esandakoa, lasterketari dagokionez “guztia ondo” joan da.
Eguraldiak baina, publikoan bai izan duela eragina, “ohi baino ikusle gutxiago gerturatu” baita, eta “pena izan da”. Izan ere, “proba honekin ateratako etekin guztiak Gipuzkoako elikagaien bankura” joango direla, eta hori, “motibazio berezia” dela.
Dataz aparte, ibilbidean ere izan dira aldaketak. Luzeran moztu egin behar izan dute, Gaintzara igotzeko errepidea obratan dagoelako. Hala, 11,68 kilometroko ibilbidea izango du, besteetan baino ia bost kilometro gutxiago: Gaintza gainean, baina herrigunearen ondoren abiatuko dira, Oteñe aldera. Zaldibiara jaitsi, Lazkaomendi igo, eta Lazkaoko hilerriaren parean helmugan amaitzeko. Sari banaketa ekitaldia, Lazkaon egin dute.
“Trazadoa erabat konpetitiboa da, zona desberdinak ditu, azkarra da batik bat, hainbat igoera eta jaitsierekin, kunetara sartu beharreko eremu zailxeagoa ere badu,… Konpletoa dela esan daiteke!”. Zalbidian, herrigunean sartzen, “xarma berezia ere ematen dio horrek”, eta “hori da rallyesprint honen puntu bisitatuena”.
Lasterketaren norantza da beste aldaketa, Gaintza-Lazkao bidea osatuko baitute. Hiru pasaera edo erlojupeko izango ditu rallyesprintak.
Antolakuntzaren balorazio orokorra da “gustura gaudela, ekitaldi itxurosoa izan dugulako nahiz eta eguraldiarekin zorte handirik ez dugun izan, baina orokorrean, gustura gaude”.
Gaurko irabazleak berriz, ondorengoak izan dira:
– 1 KLASEA:
Unai Jurado eta Andoni Blanco (Citroen AX gti)
– 2 KLASEA:
Xabier Bordonaba eta Unai Alvarez (Peugeot 206 xs)
– 3 KLASEA:
Iñigo Alustiza eta Maialen Izagirre (Peugeot 208 R2)
– 4 KLASEA:
Xabier Mujika eta Ibai Mujika (Citroen Saxo)
– 5 KLASEA:
Gorka Idigoras eta Naia Lasagabaster (Renault Clio Spot)
– 6 KLASEA:
Oscar Palacio eta Alvaro Garcia (Ford Fiesta R5)
– FORMULA LIBREA:
Mikel Nazabal eta Iker Irastorza (BMW 325i)
– JUNIOR MAILA:
Egoitz Lizarralde eta Leire Odriozola (Peugeot 206)
– 206 KOPA:
1. sailkatua: Mikel Gandiaga eta Antton Gisasola
2. sailkatua: Egoitz Lizarralde eta Leire Odriozola
– GOIERRI KOPA:
1. sailkatua: Iban Altuna eta Estibaliz Armendariz (Skoda Fabia R5)
2. sailkatua: Iñigo Alustiza eta Maialen Izagirre (Peugeot 208 R2)
3. sailkatua: Mikel Nazabal eta Iker Irastorza (BMW 325i)
– SPORT ERREGULARTASUNA:
Aitor Arandia eta Zugaitz Dañobeitia (Volkwagen Golf)
– ERREGULARTASUN KOPA:
1. sailkatua: Txema Foronda eta Pilar Rodas (BMW 325i)
2. sailkatua: Eustakio Simal eta Paloma Lopez (Renault 5 gt turbo)
3. sailkatua: Ricardo Perez eta Jesus Maria Landa (Audi Coupe g7)
– SAILKAPEN NAGUSIA SCRATCH:
1. sailkatua: Oscar Palacio eta Alvaro Garcia (Ford Fiesta R5)
2. sailkatua: Ivan Altuna eta Estibaliz Armendariz (Skoda Fabia R5)
3. sailkatua: Gorka Izagirre eta Naia Lasagabaster (Ford Fiesta R5)













