Habia hirukotea, Ordiziako Bizi Musika zikloan
Lapurditik datorren soka eta ahots taldeak emanaldia egingo du ostegunean, Ordiziako Herri Antzokian.
Ordiziako Bizi Musika zikloaren barruan, Habia Lapurdiko soka eta ahots hirukotea izango da hil honetako gonbidatua. Elena Haira (biola, ahotsa), Amaia Hiriart (txeloa, ahotsa) eta Maia Iribarne Olhagarai (biolina, ahotsa) musikariek osatzen dute. Ekainean argitaratu zuten lehendabiziko diskoa, Animalia naiz izenekoa.
Ostegun honetan egingo dute emanaldia, 19:30ean, Ordiziako Herri Antzokian.