Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Ordiziako emanaldia atzeratu egin dute
Momentuz ez dago data berririk, baina laster jakinaraziko dute.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, urtarrilaren 2rako zuten aurrikusia, Ordiziako Majori kiroldegian emanaldia egitea, baina azken orduko albistea da, atzeratzea erabaki dutela. Data berria ez dute jakinarazi oraindik, baina bai esan dute, laster zehaztuko dutela.
Gabonetan Ordizian egiten duten emanaldi hau, Beasaingo Andramendi ikastolak, Lazkaoko San Benito Ikastolak eta Ordiziako Jakintza Ikastolak antolatzen dute, Urruñako eta Ziburuko ikastolen alde.