Arreta zerbitzuko langileak greban daude, bigarrenez
EKONOMIA // Etxez etxeko arreta zerbitzuko langileek hiru eguneko greba hasi dute gaur. Lan baldintza duinak bermatuko dituen hitzarmena eskatzen diete Beasaingo Udalari eta Goxarari, zerbitzuaren enpresa ustiatzaileari. Greban dauden bitartean udaletxetik Goxarako atariraino manifestazioa egingo dute egunero, 11:00etan. Langileek salatu dute ezarritako zerbitzu minimoak «gehiegizkoak» direla eta askok ezingo dutela protestara joan. Herritarren babesa eskatu dute. Datorren asterako beste hiru greba egun dituzte iragarrita, lehenago akordiorik lortu ezean. Hamabi greba egun egingo lituzkete denera.













