Beasain eta Brinkola arteko tren zerbitzua martxan da berriz
Ostegunean luizia izan zen Gabiria parean. Atzo kendu zuten trena. Ibilgailuen abiada mugatuta berrekin diete joan etorriei.
Ostegun arratsaldetik etenda zegoen Beasain eta Brinkola arteko tren zerbitzua martxan da berriz ere. Euriteen ondorioz, luizia izan zen Gabiria parean. 13:00ak aldera jo zuen trenak trenbidera erortzen ari zen luizi bat, Eizmendi tunelaren sarreran, Ormaiztegitik Zumarragarako norantzan. Trenean zihoazen 15 bidaiariak eta gidaria onik atera ziren, eta ez zen inor zauritu. Tren zerbitzua, ordea, etenda geratu zen berehala Beasain eta Brinkola artean.
atzo arratsaldean, auto-garabi handi bat igo zen trenbide ertzera, bidez. Tunel ahora ahalik gehien gerturatzeko aldamenean pasabidea zabaldu behar izan zuten lehenik, hondeamakinekin.