Idiazabal, Uemako 94. herria
Uemak Idiazabalen bertan egingo du urte amaierako batzar nagusia, larunbat honetan, 10:00etatik aurrera, eta 2021eko balantzea egiteaz eta 2022rako egitasmo nagusiak aurkezteaz gain, Uemako kide izateko jasotako azken eskaerak ere aztertuko dituzte batzarkideek.
Idiazabalgo Udalak gaur arratsaldean egindako udal osoko bilkuran erabaki du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (Uema) kide izatea, EH Bilduko sei ordezkarien aldeko botoekin eta Izal Bai taldeko hiru ordezkariren abstentzioarekin. Iñaki Alberdi alkateak aipatu duenez, “hainbat arlotan lan asko dago oraindik egiteko, eta Uemaren esperientziari eta laguntzari helduko diogu horretarako”. Idiazabalgo 2.305 biztanleen artean %87,9 da euskaldunen indizea.
Uemak Idiazabalen bertan egingo du urte amaierako batzar nagusia, larunbat honetan, 10:00etatik aurrera, eta 2021eko balantzea egiteaz eta 2022rako egitasmo nagusiak aurkezteaz gain, Uemako kide izateko jasotako azken eskaerak ere aztertuko dituzte batzarkideek. Larunbatetik aurrera, 94 herrik osatuko dute Uema. Goierriren kasuan, Idiazabalekin batera, Altzaga, Arama, Ataun, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Segura, Zaldibia eta Zerain dira Uemako kideak.