Martuteneko espetxeko presoentzako bilketa egin dute
Caritas elkarteak antolatuta, presoentzako arropa, jakiak eta bestelako objektuak jaso dituzte Idiazabalen.
Idiazabalgo Caritas-ek Martuteneko espetxean dauden presoentzako arropa, objektu eta jaki bilketa egin du asteburuan. Ostiralean eta larunbatean bildu dute materiala Apaiz Etxean. Barruko arropa berria, bainurako oinetakoak, kirol oinetakoak, galtzerdiak, piladun irratiak, tabakoa eta txiskeroak edota turroi biguna izan dira Caritas-ek Martutenera bideratuko dituenak.