Migrazioa eta aldaketa klimatikoa hizpide, Ordizian
Migrazio eta klima aldaketaren gaietan aditua den Miguel Pajares antropologo sozialak emango du hitzaldia bihar, Barrenan.
Bihar, asteazkena, Migrazioak eta aldaketa klimatikoa hitzaldia emango du Miguel Pajaresek, Ordizian, Barrena Kultur Etxean, 18:30etik aurrera. Curriculum luzea du Pajaresek. Antropologo soziala da, UBko ikertzailea, Errefuxiatuei Laguntzeko Kataluniako Batzordeko presidentea, migrazioen behaketa iraunkorreko sistemaren korrespontsala da Espainian, eta Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteko aditua immigrazio eta asilo gaietan, besteak beste. Errebindikazio sozialeko edukia duten hainbat liburu argitaratu ditu.