Smartphoneak eta tabletak erabiltzeko ikastaroa Zaldibian
ZALDIBIA // Sakelako telefono adimendunak edo smartphoneak eta tabletak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Zaldibiako KZguneak. Karreane kultur etxeko ordenagailu gelan bihar hasiko da, abenduaren 23ra arte (16:00-18:00). Android sistema eragilea erabiltzen irakatsiko dute. Izena kultur etxean eman behar zen; doan da.













