Txindoki Atletismo Taldeak klubaren eguna ospatu du
2020-2021 denboraldian zer esan eman duten taldeko atletei omenaldi xume bat egin diete eta oroigarriak banatu dizkiete.
Txindoki Atletismo taldeak, klubaren eguna ospatu du asteburuan, Ordiziako Tximista sagardotegian. 2020-2021 denboraldian zer esana eman duten klubeko atletei omenaldi xume bat egiteko baliatu dute.
Hala, oroigarria jaso dute, Nora Tobarrek, altuera jauzian lortutako errekorrengatik, eta Aratz Cendonek, pisu jaurtiketan izandako lorpenengatik. Eneko Agirrezabalek, Txindoki taldeko errekorra duelako maratoian eta Behobia-Donostia lasterketaren irabazlea izan delako. Fran Torresek, Espainiako M55 txapelketan hirugarren egin zuelako, jauzi hirukoitzean. 16 urtez azpiko kros taldea osatzen duten Urko Etxebestek, Eneko Oliveirak, Haitz Urrestarazuk, Jon Naldaizek, Ethan Cabanillasek eta Auritz Mendiak, Espainiako taldekako txapelketan 3. postua lortu zutelako. Zuhatz Sukiak, 16 urtez azpikoen Espainiako txapelketan, pisu jaurtiketa modalitatean lortu zuen 9. postuagatik. Danel Perezek, 18 urtez azpikoen Espainiako txapelketan, 5. egin zuelako. Irenia Apaolazak, 20 urtez azpikoen Espainiako txapelketan, 200 metroko lasterketan 6. egin zuelako. Dorleta Armendarizek, 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketan, mailu jaurtiketan lortu zuen 2. postuagatik. Izaro Rubiok, Espainiako maratoi txapelketa absolutuan 6. egin zuelako. Iraia Mendiak, 20 urtez azpikoen txapelketan, 800 metroko lasterketan 10. egin zuelako eta 4×400 proban klubeko errekorra lortu duelako. Mendiarekin batera 4×400 proban parte hartu eta errekorra lortu zuten Uxue Ibañezek, Ana Samaniego de Juanek eta Ahizpea Oiarbidek ere jaso zuten oroigarria. Eta azkenik, Sara Garziak, pertika jauzian Txindoki taldeko errekorra lortu duelako.