Asfaltatze lanak egiten ari dira Ordizian Mallutzen hasita

ORDIZIA // Euriagatik asfaltatze lanak atzeratu egin behar izan dituzte, baina dagoeneko, hasiak dira. Mallutz industrialdean hasi zituzten lanak eta bi egunetan amaitzea aurreikusten dute. Lanak egiten ari diren eremuan errepidea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Mallutzeko lanak amaitu ostean, herriko beste eremu batzuetan ere egingo dituzte asfaltatze lanak. Gainontzeko guneetako lanak noiz egingo diren eta sor ditzaketen aldaketak, egunean-egunean jakinaraziko ditu udalak.