Erregeek pajeak behar dituzte
Errege Magoen laguntzaile izan nahi dutenek Atxipi elkartera jo behar dute. LHko seigarren mailatik gorako gazteak behar dituzte, adin mugarik gabe
Errege Magoek pajeak behar dituzte Beasainen. Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik gorako gazteak behar dituzte, adin mugarik gabe. Atxipi Aisialdi Taldearen esku utzi dute morroiak lortzeko ardura. Interesa dutenek euren webgunean eman behar dute izena, abenduaren 31a baino lehen. Zamalkadaren nondik norakoak oraindik ez dituzte zehaztu.