Etxez etxeko zerbitzuko langileak oztopatu dietela kexu dira
Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak "gehiegizkotzak" jo dituzte
Etxez etxeko arreta zerbitzuko langileak gaur ere kalera atera dira, grebako zortzi egunetan egin duten bezala. Baina oraingoan Eusko Jaurlaritzak presio egitea oztopatu diela kexatu dira. Langileen ustez Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak “gehiegizkoak” dira eta ez diete greba egiten utzi.
Lan hitzarmena lortu nahi dute lanuzteekin. Ez dute inolako akordiorik eta legedia orokorraren baitan egiten dute lan, nahiz eta ez den euren beharretara egokitzen. Ondorioz, orduka irabazten dute eta soldata txikiak eta aldakorrak lortzen dituzte. 28 langile dira denera.
Goxarak, zerbitzuaren enpresa ustiatzaileak, dio Beasaingo Udalak ezarritako neurriak betetzen dituela. Udala da zerbitzuaren titularra. Administrazioak dio pleguak jada ezarrita daudela eta errespetatu egin behar direla. EH Bilduk galdetuta, Leire Artola alkateak aitortu zuen udala langileekin batzartu dela baina ez lan-hitzarmenaz hitz egiteko, datorren urtean baldintza berriak zehazteko baizik. Goxararen eta Udalaren arteko kontratua azaroan amaituko da.