Gudugarreta parean bidegorria moztu dute
Ur-emarien estazioan lanean dabiltza. Ostiralean amaituko dute
Gipuzkoako Foru Aldundiko Herri Lanen Departamentua Gudugarreta auzoan dagoen ur-emarien estazioan hainbat birmoldaketa lan egiten hasi da gaur. Makineria Eztanda ibaiaren beste aldean kokatu dute, bidegorrian. Itxi egin dute ondorioz. Lanak ostiralean amaituko dituzte eta bidegorria orduan irekiko dute.













