Jaurlaritzak musika Eskolaren herena finantzatuko du
UDALA // Eusko Jaurlaritzak Loinatz Musika Eskolaren aurrekontuaren herena bere gain hartuko du. Aurreko urteetan baino kopuru handiagoa da, azken 30 urteetan %22ko laguntza eskaini baitu, bataz beste. Laguntza eskatzeko tramiteak azken unean egin behar izan dituzte, eskariak aurkezteko epea gaur amaitzen baita. Eskariari udalbatzak oniritzia eman behar dio baina azaroko udalbatzan ez zuten emendakina sartu eta premiazko puntu gisa sartu zuten. Loinatz musika eskola Beasaingo Udalaren, Jaurlaritzaren eta ikasleen kuoten artean finantzatzen da.













