Legorretako Gaztetxeak 17. urteurrena ospatuko du
Legorretako Gazte Asanbladak jai giroko egitaraua antolatu du, ostiral eta larunbat honetarako.
Legorretako Gaztetxearen 17. urteurrena ospatzeko, bi eguneko egitaraua antolatu du Legorretako Gazte Asanbladak. Etzi, ostirala, poteoa egingo dute 18:00etatik aurrera, Gaztetxetik hasita, eta 22:00etan, karaokea, Gaztetxean bertan.
Larunbatean, berriz, 12:15ean suziria botako dute. 12:30ean, frontenis txapelketaren finala jokatuko dute. 16 bikotek parte hartu dute. Finalean, Kepa Jauregik eta Lander Iparragirrek, Aitor Bergantiñosen eta Iker Ruizen kontra jokatuko dute. 14:00etan bazkaria egingo dute Gaztetxean. Txartelak salgai daude ostegunera arte, Olaso tabernan. Bazkal ondoren Kahoot txapelketa egingo dute. 18:00etatik aurrera, poteo musikatua eta 23:00etatik aurrera, kontzertuak.