Melmakeko jaialdia bertan behera gelditu da
Sei kontzertu zeuden iragarrita larunbat honetarako baina ez da bakar bat ere egingo
Melmak Beasaingo Gaztetxeak larunbateko musika jaialdia ez dela egingo iragarri du, “arrazoi ezberdinengatik”. Punkak eta musika elektronikoak girotu behar zuten gaua. Sei kontzertu, denera. Baina guztiak bertan behera gelditu dira.