Parkea itxita egongo da konponketa lanak bukatu bitartean
SEGURA // Kultur etxe ondoko haur parkean jolasten duten haurrek pare bat astez beste txokoren bat bilatu beharko dute aisirako, parkea konpondu eta berritzeko lanak hasi baitituzte. Jolasak lixatu eta margotuko dituzte, puskatuta dauden piezak aldatuko dituzte eta zoru guztia berrituko dute. Lanek iraun bitartean, parkea ez da erabilgarri egongo eta itxita egongo da. Aste pare bat barru bukatzea aurreikusi dute.