Starblues taldearen bideoklip berria
Berrikuntzak iragarri ditu Starblues taldeak. Gaur, 'Otsoarekin solasa' abestiaren bideoklipa zabaldu dute sareetan.
Zerbait berria bazetorrela iragarri dute aste honetan Starblues taldekoek. Izan ere, bideoklip berria egin dute, Hitz gatibuak azken diskoko Otsoarekin solasa abestiarekin, eta gaur goizean zabaldu dute sare sozialen bidez. Bideoklip hau, hurrengo asteetan izango diren albisteen aurrerapen bat baino ez da.