Tolosako Miren Pagolak irabazi du Euskal Herriko 23. txistor lehiaketa Ordizian
Lehen bost sailkatuen artean goierritar bakarra dago, Legazpiko Javier Vadillo, laugarren geratu dena.
Tolosako Miren Pagola harategiak irabazi du, Euskal Herriko 23. txistor lehiaketa, gaur, Ordizian. 50 ekoizletik gorako parte hartzea izan da, eta epaimahaikideek erabaki dutenez, tolosarrak jaso du puntuazio altuena (59,50). Precocinados Gesalagak (Zarautz, 57 puntu) eta Juan Jose Etxezarretak (Donostia, 55 puntu) osatu du podiuma. Laugarren eta bosgarren postua, hurrenez hurren, Javier Vadillo (Legazpi, 54,50 puntu) eta Carnicas Irigibelentzat izan dira (Huarte, 54 puntu).
Juan Manuel Garmendia oroitu dute
Sari banaketaren aurretik, 2020ko maiatzean zendu zen eta hainbat urtetan Ordiziako lehiaketa honetan, eta beste batzuetan epaimahaikide lanetan aritu zen Beasaingo Kattalin Erretegiko eta JAKITEA elkarteko kide zen Juan Manuel Garmendiaren alargunari, Arantxa Agirrezabalari, oroigarri bat eman zaio Ordiziako Udalaren izenean.