Urretxun Schubert hirukotearen kontzertua, igandean
URRETXU // Schubert hirukoteak kontzertua egingo du igandean, 19:00etan, Urretxuko San Martin de Tours elizan. Sarrera doan izango da. Boccherini, Schubert eta Beethovenek hari hirukoteentzat konposatutako lanak joko dituzte. Schubert hirukotea punta-puntako hiru musikarik osatzen dute: Elena Eskaltza bilbotarra, Laura Delgado zamorarra eta Lander Etxeberria bilbotarra.












