Urte berrira irristaka sartuko dira
Skate eguna antolatu dute abenduaren 30erako. Ikastaroak eta ikusikizunak izango dira
Beasaingo Udalak eta Skate herriak patinaren inguruko ekintzak antolatu dituzte abenduaren 30earako. Profesionalen demostrazioak eta ikastaroak izango dira, besteak beste, pumptrack pistaren inguruan. Izen ematea zabalik dago. Galdetegi hau bete behar da horretarako. Parte hartzeko ez da aditua izan beharrik; are gehiago, patineterik eduki ezean antolatzaileek utzitakoak erabili daitezke.
Zuzeneko musika ere izango da.