Zubi historikoen azterlana aurkeztuko dute larunbatean
ITSASO // Itsasoko Batzordeak antolatuta, Pilare Muxikak eta Anttoni Okarizek herriko zubi historikoen inguruan egindako azterlana aurkeztuko dute larunbatean, 19:00etan, ganbara aretoan. Aurreko urteetan karobiak, bolatokiak edota errotak izan dituzte aztergai Muxikak eta Okarizek haien lanetan, eta etzidamukoa herriko zubiei buruzko azterlanaren aurkezpena izango da.












