Supermerkatu bat ireki dute Lazkaoko industrialdean
Mercadona kateak astearte honetan zabaldu du supermerkatua, Lazkaoko Hiribarren industrialdean. 6,6 milioi euroko inbertsioa egin dute.
Asteartean inauguratu eta zabaldu zuen Mercadona kateak Lazkaon supermerkatua, Hiribarrengo industrialdean eraiki duen 1.700 metro koadroko pabiloi berrian. Goierriko lehenbiziko denda du markak. Mercadonak jakinarazi duenez, 6,6 milioi euroko inbertsioa egin du Lazkaoko supermerkatuan, eta 40 lanpostu sortu ditu, «egonkorrak eta kalitatezkoak». Lazkaon zeresana eman du proiektuak, eta kontra agertu ziren merkatariak, gertuko komertzioa kaltetuko duelakoan.