Ataungo mendizaleei federatu txartela berritzeko deialdia
ATAUN // Mendiko federatu txartela 2022rako berritzeko gestioak egingo ditu Ataun Kirol Elkarteak aurten ere. Pandemiarengatik, ordea, aurten aurrez aurreko hitzordurik ez dute jarri, eta mendiko txartela berritu edo atera nahi duenak emailez egin beharko du eskaria (ataunke.mendia@gmail.com). Abenduaren 23a baino lehen bidali behar da mezu elektronikoa.













